XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiontzat jakina da gure Orixek erlijios bizitza utziz gero euskal kulturagatik bere ondorengo jardun guztia eskaini zuela.

Halere, eraskizun bat berehala ezartzea beharrezko zaigu hots, Orixek euskal kulturaren zanpazioa bakarrik eta bakarka gainditu nahi izan zuela.

Eta zergaitik eta nola konprenitu Orixe'gan sortu zen euskal kulturarekiko erreflejuaren erreflejuzko edo errefleju instintibuzko defentsa hura?.

Zeren bere hogei urteak bitarte Orixe'ren bizitzan bakar eta guztia izan zen euskal kultura erreus hura bere bizitzaren bigarren estadioan fite zanpatua eta baztertua ikusi zuelako, noski.

Orixek hogei urtez eguneroko bizitzan errealitate bakartzat bizi eta pratikatu izan zuen euskara eta euskal kultura (nahiz erreusa izan) orain erroetatik galtzea eta txetzea eskatzen zitzaiolako, alegia.

Eta ezartzen zitzaion froga honek Orixe'ren beretasuna kamustua sentituaraztean birberriki ozitzen lagunduko dio.

Honela bada, haren jokabidea ez da menpetasuna onartzea izango menperatzailetzat hartzen dituen errealitate horik gainditzen entseiatzea baizik.

Eta zergatik Orixe Euskal-Herri sistimako eskualde zanpatu diren ekonomia edo politika errealitateak ez dute berdin akuilatzen?.

Ekonomia eta politika eskualdeak betidanik eta erreflejuaren erreflejuz zanpatuak ezagutu izan zituelako.

Orduan eskualde zanpatu horik berei dagokien harremanean betidanik pairatzeak beroien izaera zanpatzailea izadiaren lege onuragarri bat balitza bezala onartzera eramango dute.

Horien egungo izaera ez du kausan jarriko, alegia.

Orixe'ren bizitzako jokabideak oro eta bereziki euskal kultura zanpatuagatik eramango duenak baiezkuntza honen froga ematen digu.

Zeren euskal kulturaren zanpazioa ere errefleksiu mailara inoiz ez du jasoko.

Eta Orixe ekonomia edo politika zanpazioaren jabe bilakatzeak erreflejuaren errefleksiua eskatzen zuen.

Orixek euskal kulturagatik hartzen duen erabakia eta egiten duen pratika lehenago Zumalakarregik Euskal-Herri sistimako zanpazio politikoaren aitzinean hartu eta eraman zuenaren paralelo izendatzera ausarditzen gara.

Euskal Herri sistimako politik eskualdeari gaur Zumalakarregi zaiona, Orixe zaiola kultura eskualdeari, alegia.

Gainera, nola bata hala bestea beren defentsa kontraeginez beterik aurkitzen ditugu.

Zeren Zumalakarregik Euskal Herri sistimako eskualde politikoa hiltzera zijoala ikusirik, hiltzori horretatik ateratzeko entseiuan hiltzera behartuta zegoen nekazari aroko harremanetara lotu nahi izan zuen.

Inondik inora etzuen konprenitu euskal kultura industria aroko harremanetara itsatsi beharrean zegoela baldin bizirik iraun nahi bazuen.

Etzuen ulertu ere, teknologia munduak zekartzen errealitateetan euskal kultura bizibidean sartzeko erantsi beharrean geundela.

Guzti hauk konprenitu ezinik gure Orixe euskal kultura bakarrik eta bakarka salbatzen entseiatuko da.

Etzen jabetu Euskal Herri sistimako eskualde diren ekonomia, politika eta ideolojia elkartzean, bakarrik euskal kulturaren arazoa erroetatik konpon zitekeela.

Gure baiezkuntza hau sendotzeko eta frogatzeko bere esakeretako bat gogoratzea aski dela iruditzen zaigu: (3) Ikus Eusko Gogoa, 1954 -3/4- 6.

EGUNGO EUSKAL KULTURGINTZAILEEK ORIXE'REN AITZINEAN ZER?

Orixe euskal kulturaren arazoa inoiz errefleksibu mailara jasotzera etzen iritxi.

Gainera ez da harritzeko gauza.

Historian zehar frogatuta baitago errealitatearen instintibu pratikak errefleksibu mailari urte askoz aurrehartzen diola.

Egungo munduan instintibu pratika den zenbait errealitate, hots teknologia munduaren fenomenoak oro gaurko pentsatzaile egoki eta azkarrenek ere ihes egiten die.

Oraindik orain Heidegger egungo filosofo eta pentsatzaile argienetarikoa ondoko molde honetan mintzatu da: (4) Ikus .